Gizartea -

TEKNOLOGIA

"Radar Covid", kutsatuen kontaktuak arakatzen dituen APP-a, Nafarroan eskuragarri

Dagoeneko 10 autonomia erkidegok dute "Radar Covid" APP-a deskargatzeko aukera. Ondorengo asteetan autonomia erkidego guztietan eskuragarri izatea nahi dute.

Radar COVID aplikazio mugikorra deskargatu duen erabiltzaile bat. Argazkia: EFE
Radar COVID aplikazio mugikorra deskargatu duen erabiltzaile bat. Argazkia: EFE
Radar COVID aplikazio mugikorra deskargatu duen erabiltzaile bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nadia Calviño Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Ekonomia Gaietarako ministroak azaldu duenez, Nafarroak prest du jada, Madrilekin batera, kutsatuen kontaktuak arakatzen dituen “Radar Covid” aplikazioa. Dagoeneko 10 autonomia erkidegok dute APP-a deskargatzeko aukera.

Espainiako Gobernuak sustatu duen aplikazio hau dagoeneko Andaluzian, Kantabrian, Aragoin, Gaztela eta Leonen, Balear Uharteetan, Murtzian eta Extremaduna dago eskuragarri, eta hurrengo asteetan" autonomia erkidego guztieetan egotea espero du Calviño ministroak.

Ekonomia Digitalaren eta Telekomunikazioen 34. Topaketan Calviñok gogorarazi du Italian eta Alemanian martxan jarri den gisako APP-a sortu nahi izan dutela, mugikorretarako balio duena eta kutsatuen kontaktuak arakatzen dituena. Koronabirusa duen pertsonaren batekin harremanetan izan den ohartaraziko dio aplikazioak erabiltzaileari.  

Minitroak azpimarratu nahi izan du deskarga kopurua izugarri handia izan dela azken asteotan, eta aplikazioaren eraginkortasuna areagotzeko beharrezkoa dela ahalik eta herritar gehienek erabiltzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostia bideoak Iruñea gaur Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Nafarroa Araba Espainia bideoak Telefonia mugikorra albisteak Gaixotasunak Gizartea Gaurko titularrak Gasteiz berriak Eguneko albisteak Madril Medikuntza albisteak Nafarroako Osasun Zerbitzua COVID fokuak