Gizartea -

ZIENTZIA

Orain arteko grabitazio-uhin handiena atzeman dute

Bi zulo beltzen arteko fusio bitar batetik sortu omen da. Zientzialarien esanetan, hautemandako grabitazio-uhinek zortzi eguzki-masak adina energia sortu zuten.

Grabitazio-uhinak. EFEren artxiboko irudiak
Orain arteko grabitazio-uhin iturri handiena antzeman dute
Grabitazio-uhinak. EFEren artxiboko irudiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LIGO eta Virgo detektagailuekin lanean ari diren zientzialariek asteazken honetan iragarri dute orain arteko grabitazio-uhin iturburu handiena atzeman dutela, eta bi zulo beltzen arteko fusio bitar batekin lotu dute aurkikuntza.

Interesgarria izan daiteke: Zer dira grabitazio-uhinak?

"Honek ez du normalean hautematen ditugun kirrinkekin zerikusirik", adierazi du Zientzia Ikerketako Frantziako Zentro Nazionalean lanean diharduen Nelson Christensen ikertzaileak.

Horren esanetan, detektatutako grabitazio-uhinek zortzi eguzki-masak adina energia sortu zuten.

Grabitazio-uhinak ikusezinak dira eta argiaren abiaduran mugitzen dira. Albert Einsteinek duela ehun urte aurreikusi zituen, 1915ean, Erlatibitatearen Teoria Orokorraren baitan, baina aurreikuspen hori 2015ean berretsi zuten, LIGOren bidez.

Jakina da oso zaila dela uhin horiek atzematea, eta horretarako berariaz sortutakoak dira LIGO eta Virgo; asteazken honetan egindako aurkikuntza orain arteko garrantzitsuena izan liteke.

Hain zuzen ere, 2019ko maiatzaren 21ean detektatu zuen seinalea LIGOk, AEBn, eta Virgok GW190521-tzat hartu zuen Italian.

Lau mugimendu arinen antzekoa da, eta iraupen oso laburra du; segundo-hamarren batetik beherakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Unibertsoa