Gizartea -

Burgos

Beloa jantzi nahi zuen ume bati eskolan sartzea debekatu diote

Eskolako araudiak burua eta aurpegia estaltzen dituzten jantziak eramatea debekatzen die bertako haurrei; hartara, umeari eskolan sartzen ez uzteko arrazoia ez da erlijiosoa izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

12 urteko haur musulman bat ez da irailaren 23az geroztik eskolara joan. Felix Rodriguez de Fuente Burgosko eskolak bertara sartzea debekatu zion, beloa janzteagatik, Probintziako Hezkuntza Zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Hezkuntza Zuzendaritzak argitu duenez, eskolako araudiaren arabera ezin da eskolara aurpegia edo burua estalita sartu; beraz, ez dute arrazoi erlijiosorik eman, haur musulmanari eskolara sartzea debekatzeko.

Umearen aitak Gaztela eta Leongo telebistari esan dionez, beloa eramateko erabakia umearena izan da eta eskola "bidegabekeria" bat egiten ari da.

Honez gain, umea berriz ere eskolan onartzeko eskatu du, eta "kasu honen inguruan arduratsu jokatu eta neurriak hartzeko" esan dio Adingabeen Fiskaltzari.

Hezkuntza-agintariek azpimarratu dutenez, konponbidea bilatzen ari dira eta baliteke ume musulmana beste zentro batera eramatea.

Umearen tutoreak neska beste zentro batera eramatearen aurka daudela gaineratu dute. Eskolako araudiaren arabera, baimenduta dago beloa eskolako patioan eramatea.

Eskolako araudia duela hainbat urte zehaztu zuten eta, horren arabera, biserak, txapelak, buru-berogarriak eta gisa horretako jantziak eramatea ere debekatuta dago, eskolatik jakinarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea