Gizartea -
Zirkulazioa
Hiru lagun hil dira auto batek kamioi bat jota, Zaragozan
Ezbeharra gaur goizaldean gertatu da N-2 errepidean, Bujaralozen. Guardia Zibilak ez du jakinarazi zeintzuk diren hildakoak.
Erredakzioa
Hiru pertsona hil dira gaur goizaldean turismo batek eta kamioi batek talka eginda N-2 errepidean, Bujaralozen (Zaragoza).
Espainiako Gobernuak Huescan duen ordezkariak azaldu duenez, 05:00ak aldera gertatu da istripua oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio eta itxi egin behar izan dute errepidea larrialdi zerbitzuek lan egin ahal izateko.
Aipatu iturriek ez dute zehaztu zeintzuk diren hildakoak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea