Gizartea -

Garraio publikoa

Bilbobuseko neguko ordutegia astelehen honetan sartuko da indarrean

Koronabirusagatik ezarritako neurriei eutsiko dizkiete zerbitzu osoan. "Gautxori"ren azken irteera 01:00etan izango da.

Bilbobuseko irudietako bat. Argazkia: EFE
Bilbobuseko irudietako bat
Bilbobuseko irudietako bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbobus Bilboko autobus zerbitzuko neguko ordutegia indarrean sartuko da astelehen honetan, irailak 7, eta horrek aldaketak ekarriko ditu Bilbobus linea bakoitzean. Dena dela, koronabirusagatik ezarritako neurriei eutsiko dizkiete zerbitzu osoan, segurtasuna bermatzeko aldera.

Neguko ordutegiak Bilboko Udaleko webgunean daude eskura, 010 telefonoan, Erabiltzaileen Arreta Bulegoan edo Bilbobuseko app-ean.

Segurtasuna bermatzeko neurriek indarrean jarraitzen dute linea guztietan, baina neguko ordutegiaren ondorioz, linea bakoitzeko ordutegiak aldatuko dira eta urteko sasoi honetara egokitu.

Bestalde, gaueko zerbitzuei dagokionez, "gautxori" autobusaren azken irteera 01:00etan izango da, osasun larrialdiaren ondorioz ezarritako murrizketak direla-eta, Bilboko Udalak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Zer gertatu da Bizkaian? EAE Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bilbobus Garraio publikoa