Gizartea -
Hegazkin istripua
Pilotu euskaldun bat hil da Ourensen, sute bat itzaltzen ari zela
Antza, Iñigo Zobiga Padadogorria da hildakoa, 54 urte zituen. Hegazkin txiki batekin Laza herriko sute batean laguntzen ari zela istripua izan eta hil egin da.
Erredakzioa
Ourenseko Laza herrian piztutako sute baten itzaltze lanetan kolaboratzen ari zen hegazkin txiki bateko pilotua hil egin da, antza istripua izan eta gero.
Hildakoa 54 urteko gizonezkoa da, euskalduna, Iñigo Zobiga Padadogorria bezala identifikatu dute. Bere gorpua aparatua erori zen lekutik 400 bat metrora aurkitu zuten.
Hainbat iturrik adierazi dutenez, hegazkin txikiak behea jo aurretik pilotuak kanpora salto egin zuela uste dute, eta itzaltzen ari zen garrek harrapatuta hil zen ustea dute.
Ourenseko agintariek adierazi dutenez, sutea itzaltzeko lanetan zebilen "hegazkin txikiak maniobra arraro bat egin zuen eta behera erori zen".
Pilotuak arazoak zituela ohartarazi zuela adierazi dute hainbat iturrik eta hegazkinetik salto egingo zuela adierazi omen zuen.