Gizartea -

Koronabirusa

EAEn bakartutako ikasgelen kopuruak, gora: 71 eskolatako 92 ikasgela

Dena dela, ez dago aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik. Isolatutako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,52 da.

Garbitzaileak Burlatako ikasgela bat desinfektatzen. Artxiboko argazkia: EFE
Garbitzaileak Burlatako ikasgela bat desinfektatzen.
Garbitzaileak Burlatako ikasgela bat desinfektatzen. Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 71 eskolatako 92 ikasgela daude isolatuta ostegun honetan COVID-19a dela eta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez. Horrenbestez, gora egin du bakartutako ikasgelen kopuruak (atzo 59 ikastetxeko 79 gela ziren). 

Dena dela, ez dago aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik, Soraluzeko institutuak gaur ireki baititu ateak.

Hezkuntza Sailak zehaztu duenez, itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,52 da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Eskola Publikoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Soraluze Umeak Koronabirusa Gazteak