Gizartea -
Dekretua
Auzmendi: 'Euskal hezkuntza sistemak euskara maila ziurtatzen du'
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Lanbide Heziketako (LH) ikasgaien % 50 edo gehiago euskaraz ikasten dutenek ez dute hizkuntza titulurik erakutsi beharko, dekretu berri horren arabera.
Erredakzioa
Euskadiko hezkuntza sistema "oso emankorra" dela defendatu du gaur Lurdez Auzmendi Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburu ordeak. Bere ustez, Gobernuak iragarritako dekretu berriak "arlo honetan ere herri normal bat izaten jarraitzeko" balio izango du.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Lanbide Heziketako (LH) ikasgaien % 50 edo gehiago euskaraz ikasten dutenek ez dute hizkuntza titulurik erakutsi beharko, dekretu berri horren arabera.
Hezkuntza eta Kultura Sailak dekretua amaitzen ari dira eta 2012an indarrean izan nahi dute.
Lurdes Auzmendiren hitzetan, euskal hezkuntza sistemak "ikasleen euskara maila ziurtatu" egiten du.
"Gure gazteei esfortzu berezi bat egitea eskatzen diegu urtero: ikasketak euskaraz egiten dituzte eta, behin ikasketak bukatzen dituztenean, hezkuntza sistematik kanpoko azterketa bat egin behar dute ezagutza probatu ahal izateko", azaldu du Radio Euskadiko Boulevard saioan.
Kataluniak eta Galiziak "aspalditik" egiten dutela gogoratu du.
"Gure ikasleek ezagutza maila altua izango dute", defendatu du.
Matematikekin "gauza bera" gertatzen dela esan du Auzmendik, "batzuk bikain bat ateratzen dute, eta beste batzuk, bost bat lortzen dute". "Euskararekin gauza bera gertatuko da, baina gutxieneko ezagutzarekin aterako dira".