Gizartea -
Hondarribiko Alardea
Arartekoa: 'Jaizkibel konpainia babestu behar du Administrazioak'
Bestalde, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak Hondarribiko (Gipuzkoa) Alardea "asaldatzeko" erabili dela kritikatu du, helburu politikoekin.
Erredakzioa
Iñigo Lamarka Arartekoak agerraldia egin du arratsaldean Eusko Legebiltzarreko Justizia Batzordean. Jaizkibel konpainia mistoaren ibilbidea aldatu zuten Hondarribiko (Gipuzkoa) azken Alardean. Arartekoak igorritako ebazpena defendatu du gaur Lamarkak
Berdintasun Legea urratu zutela ohartarazi zuen Arartekoak ebazpenean, eta Administrazioak legea betetzen duen konpainia bakarrari, Jaizkibel konpainiari, babesa eman behar diola gogorarazi zuen bulegoak.
Aresek esan du Hondarribiko Alardea "asaldatu" egin dela helburu politikoekin
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak Hondarribiko (Gipuzkoa) Alardea "asaldatzeko" erabili dela kritikatu du, helburu politikoekin.
Ares zegokion Legebiltzarraren batzordean izan da gaur, irailaren 8an Sailak segurtasun arrazoiengatik Jaizkibel konpainia mistoaren ibilbidea eta ordutegia aldatzea erabaki izanaz hitz egiteko.
Aldaketa hori Berdintasunaren euskal Legetik "asko" urruntzen zela esan zuen Iñigo Lamarca Arartekoak. Geroago, Herrizaingo sailburuak segurtasun gaietan ez dela aditu bat erantzun zion Lamarcari, egindako aldaketen arrazoiei buruz hitz egiteko moduan.