Gizartea -

EZ-JAIAK

Aurten ez da San Fausto jairik ospatuko Basaurin

Udalak eta Herriko Taldeakek inolako ekitaldirik ez egitea adostu dute. Gainera, arduraz jokatzeko deia egin dute.

Eskarabillera Basauriko jaietako protagonista nagusia, 2019ko sanfaustotan. Argazkia: eitb.eus
Eskarabillera Basauriko jaietako protagonista nagusia, 2019ko sanfaustotan
Eskarabillera Basauriko jaietako protagonista nagusia, 2019ko sanfaustotan. Argazkia: eitb.eus

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko Udalak eta Herriko Taldeak osatzen duten 16 kuadrillek aurten San Fausto jairik ez ospatzea adostu dute. Ohar bateratu batean azaldu dutenez, koronabirusaren eboluzioa tarteko erabaki dute inolako ekitaldirik ez antolatzea.

Hasiera batean formatu txikiko zerbait egitea pentsatu bazuten ere, "osasun egoera tarteko eta 'ez jaiak' izan dituzten beste udalerri batzuetan pandemiak izan duen eboluzioa ikusita", uste dute zuhurragoa dela ezer ere ez antolatzea.

Asier Iragorri Basauriko alkateak eskerrak eman dizkio Herriko Taldeaki basauriarrekiko "agertutako jarrera arduratsu eta solidarioagatik" eta zuhurtziaz jokatzeko deia egin du. Ildo horretan, jaiekin zerikusia duen ekintza oro ekiditea eskatu du, hala nola, "kuadrillen arropak janztea edota bazkari jendetsuak egitea".

Herriko Taldeaketik adierazi dutenez, "Kuadrilla bateko kide izatea, jaiez gozatzea baino zerbait gehiago ere bada: Basaurirekin konprometituta egotea eskatzen du, eta aurten, konpromiso horrek esan nahi du arduraz jokatu behar dugula, norberaren eta gainerakoen osasuna arriskuan ez jartzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko bideoak Bizkaia Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Jaiak