Gizartea -
Cadizen
AEBek 1.100 militar izango dituzte Rotako itsasontzi-basean
Rota misilen kontrako defentsa sistemaren itsasontzi-base bihurtu nahi dute NATOk eta AEBek 2013tik aurrera, Irandik edo Ipar Koreatik, esaterako, etor daitezkeen mehatxu balistikoei aurre egiteko.
Erredakzioa
Rota (Cadiz) misilen kontrako defentsa sistemaren itsasontzi-base bihurtuko dute NATOk eta AEBek, Irandik eta Ipar Koreatik, esaterako, etor daitezkeen mehatxu balistikoei aurre egiteko, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak gaur jakinarazi duenez.
Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiarekin eta Leon Panetta Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa idazkariarekin batera Bruselan egindako prentsaurreko batean, Zapaterok esan du AEBek misilen kontrako AEGIS defentsa sistema duten lau ontzi eta 1.100 militar hedatuko dituztela Rotan.
Gobernuaren buruak esan du eragin sozioekonomiko handia izango duela horrek Cadizeko badian, eta "mila " lanpostu inguru sor litezkeela gaineratu du.