Gizartea -

Euskara ikastaroak

500 funtzionariok euskara ikasiko dute Nafarroako Gobernuaren eskutik

Hiru modalitate egongo dira: presentziala, trinkoa eta autoformakuntzazkoa. Bigarren faserako inskripzio data urrian zabalduko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak informatu duenez, Nafarroako Euskarazko Institutua izango da kurtso hauek antolatuko dituena, eta gauzak errazteko asmoz hiru modalitateetan banatuko da: presentziala, trinkoa eta autoformakuntzazkoa. Azken aukera honetan ikasteko epea aurreko astean hasi zen.

Klase presentzialek zazpi talde izango dituzte, 103 ikaslek parte hartuko baitute.Kurtso intentsiboetan, aldiz, 57 pertsona matrikulatu dira.

Beste alde batetik, autoformakuntzazko moduluak bi aukera eskeiniko ditu: tutorizatutakoa eta semipresentziala.

Lehenengoan 235 ikasle apuntatu dira, eta beraien eginbeharrak Nafarroako Euskarazko Institututik kanpo egin beharko dituzte.

Autoformakuntza semipresentzialeko modalitateak, berriz, 91 ikasle izango ditu, eta aurreko aukerarekin alderatuta izango duen ezberdintasuna honetan datza: ikasle hauek birritan joan beharko dira klasera astean zehar.

Bigarren faserako inskripzio data urrian zabalduko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea