Gizartea -
Murrizketen kontra
Ikasleen protesta bat bertan behera utzi dute inor agertu ez delako
Udaltzaingoa manifestazioa bideratzeko prest zegoen baina eguerdian ez da batxilergoko ezta Lanbide Heziketako ikaslerik agertu.
Erredakzioa
Ikasleen Sindikatuak ostegun honetarako deituta zuen manifestazioa bertan behera utzi behar izan dute bertara ez baita inor ere agertu. Protesta hezkuntza publikoaren murrizketen kontra egin behar zuten.
Eguerdi aldera, Udaltzaingoa manifestazioa bideratzeko prest zegoen baina ez da batxilergoko ezta Lanbide Heziketako ikaslerik agertu. Ordu erdi geroado, Ikasleen Sindikatuko hamar kideak deialdiaren porrota onartu dute eta itxaropentsu agertu dira gainontzeko erkidegoetan protestek oihartzun handiagoa izango dutelakoan. Hamarrek "antolakuntza" zioten pegatinak zeramatzaten manifestariengandik bereizteko eta martxa zuzentzeko.
Aurrean, manifestazioan eramateko pankarta zuten, "Hezkuntza publikoaren alde. Lanpostu duina ikasketak amaitzerakoan" leloarekin, eta manifestarien artean banatzeko prestatutako panfletoak.