Gizartea -

Tunel baten itxieragaitik

Larrialdi sozial eta ekonomikoa, El Hierroko Frontera herrian

Los Roquillos izeneko tunela noizean behin itxi egiten dute lur-jausiengaitik edo bidean harriak egoteagaitik. Oraingoan, hala ere, azken aldian izandako lurrikara kopuru handiengaitik itxi dute.

El Hierron ohi baino lurrikara gehiago izan dituzten azken aldian. Argazkia: Efe.
El Hierron ohi baino lurrikara gehiago izan dituzten azken aldian. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fronterako Udaleko udalbatzak aho batez onartu du larrialdi sozial eta ekonomiko egoera deitzea Los Roquillos tunelaren itxierak sortutako arazoen ondorioz. Tunela azken aldian izandako lurrikara kopuru handiengaitik itxi dute.

David Cabrera de Leon Fronterako alkateak udalbatzan esandakoaren arabera, gailurrera doan bideak ez ditu gutxiengo segurtasun baldintzak betetzen eta tunela teknikarien gomendioei jarraituta itxi dute, "hala ere, txostenak ez dira zuhurrak", esan du.

Pedro Luis Casañas zinegotziak tuneralen itxiera politikoki erabili izana kritikatu du eta Fronterako bizilagunek bizi duten egoera salbuespena ez dela azpimarratu du.

Hitz horiekin, Los Roquillos noiz behinka itxi egiten dela adierazi nahi izan du, lur-jausiak harriak bidean daudenean.

Efe albiste agentziari egindako adierazpenetan, David Cabrera de Leon alkateak larrialdi sozial eta ekonomiko egoera deitzearen garrantzia nabarmendu du. Erabaki horren bidez, El Hierroko Kabildoaren, Kanarietako Gobernuaren eta Espainiakoaren laguntza eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea