Gizartea -

Auzitegi Gorena

Emaztea hiltzea agindu zuen gizonezko bati zigorra jaitsi diote

Gizonezkoa emaztea pozoitzen saiatu zen eta ondoren sikario bat kontratatu zuen. Auzitegiaren arabera, pozoitzea ez zen bete, eta hortaz, 19 urteko kartzela zigorrari bost urte murriztu dizkiote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emaztea birritan hiltzen saiatu izanagatik epaitu zuten gizonezkoa. Lehenengo arratoi-pozoia eta antikoagulatzaileak emanda hiltzen saiatu zen, eta ondoren espetxean hilketa saiakeraren zigorra betetzen ari zela, ziegako kide bati emaztea hiltzea proposatu zion.

Auzitegi Gorenak bost urte jaitsi dio kartzela zigorra, emakumea pozoitzen saiatzeagatik jarritako zigorra bi gradu arintzea eskatu du pozoitzea ez zuela lortu iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea