Gizartea -

MERKATARITZA

"Armairu Renove Plana" kanpaina jarri dute martxan Araban, urriaren 17ra arte

Arropa kilo bakoitzeko, euro bateko deskontu-txartel bat jasoko dute ekimenean parte hartzen dutenek. Gehienez, 25 euroko deskontua izango dute.

Denda bat, itxita. Artxiboko argazkia: EFE
Denda bat, itxita
Denda bat, itxita. Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera eta urriaren 17ra bitartean abian da "Armairu Renove Plana" Arabako 40 saltokitan. Vital Fundazioak, Arabadendak - Comercio Vitoria elkartearekin lankidetzan, armairuetan pilatutako arropari bigarren bizitza bat ematea eta pandemia garaian tokiko merkataritzari laguntzea helburu duen ekimena bultzatu du.

Emandako arropa kilo bakoitzeko (25 kilo gehienez), euro bateko deskontu-txartela jasoko dute parte-hartzaileek, denda horretan bertan arropa berria erosteko. Deskontu-txartelak trukatzeko epea 2020ko azaroaren 30ean amaituko da.

Guztira, 38 saltokik parte hartuko dute ekimen horretan: Gasteizko 36k, Artziniegako batek eta Laudioko batek. Parte hartzen duen saltoki bakoitzak gehienez 200 kilo jaso ahal izango ditu.

Kanpaina parte hartuko duten saltokiei buruzko informazioa Arabadendak - Comercio Vitoria elkartearen Gasteizko bulegoan (Gorbeia kalea, 26) edo 945 026 609 telefonoan eskura daiteke.

Egoera onean dagoen arropa Caritas-Kooperaren esku jarriko da, behin garbitu eta lisatu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Araba Laudioko argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Merkataritza jarduera