Gizartea -

KORONABIRUSA

Chivitek esan du ez duela zalantzarik izango birusaren aurkako neurriak hartzeko

Nafarroako presidenteak azpimarratu duenez, Nafarroako egoera "ezin da Madrilgoarekin alderatu".

María Chivite en una foto de archivo de EFE.
María Chivite
María Chivite en una foto de archivo de EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Chivite presidenteak astearte honetan esan duenez, Foru Gobernuak ez du zalantzarik izango koronabirusaren transmisioa saihesteko neurriak hartzeko orduan, baina une honetan ez du erkidegoaren konfinamendurik planteatzen.

"Egunero monitorizatzen ditugu udalerri eta osasun-eremu bakoitzeko datuak", esan du, eta, horren ondorioz, Funes eta Faltzesen metatutako indizeen hazkundea eta "hazkunde joera argia" egiaztatu dira; hori dela eta, bi herriak "adostuta" konfinatzea erabaki dute.

Azkoienen, oinarrizko osasun eremu berean, murrizketa-neurriak ziurrenik beste astebetez luzatuko direla esan du Chivitek.

"Badira, gainera, une honetan kezkatzen gaituzten beste populazio batzuk, eta astean zehar nola eboluzionatzen duten ikusiko dugu", adierazi du, eta erkidegoan "kasu positibo asko ditugula" onartu du, nahiz eta festarik gabeko garaia amaitzen denean behera egitea espero duen.

Nolanahi ere, Chivitek azpimarratu du Nafarroako egoera ez dela "alderagarria" Madrilgoarekin, ez aztarnarien, ez ospitaleen egoeran, besteak beste, eta horren ondorioz, gaur egun egoera kontrolpean dagoela" adiereazi du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasunari buruzko albisteak Azkoien María Chivite Koronabirusa Osasunbidea