Gizartea -

Gamarran

Hil da N-1eko istripuan Gasteiz parean zauritutako kamiolaria

Ostiraleko istripuan kamioiaren beste gidaria hil eta Bilboko 39 urteko emakume bat zauritu ziren.

Su hartu zuen kamioiaren irudia. Argazkia: EITB
Su hartu zuen kamioiaren irudia. Argazkia: EITB
N-1eko istripuan Gasteiz parean zauritutako kamiolaria hil da

01:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteiz parean N-1 errepidean ostiral honetako istripuan zauri larriak jaso zituen kamiolaria hil da larunbat honetan, Herrizaingo Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

Ezbeharra ostiral honetan jazo zen, 14:30ean, Gamarra parean, Portugaleko matrikula zuen DAF kamioi bat, Irungo norabidean zihoala, errepidetik atera eta kontrako erreian sartu zenean. Madrilgo norabidean zihoan Scania kamioi baten aurka egin zuen talka eta ibilgailu batek bi kamioien kontra jo egin zuen.

Ondorioz, 44 urteko Portugalgo kamiolaria bertan hil zen eta beste kamioiaren gidaria, 42 urteko Iruña Okako auzokidea, Gasteizko Txagorritxu Ospitalera eraman zuten. Ibilgailuaren gidariak, Bilboko 39 urteko emakumeak, zauriak jaso zituen.

Kamioietako batek su hartu zuen

Herrizaingo Sailetik jakitera eman zutenez, kamioietako batek su hartu zuen talkaren ondorioz eta suhiltzaileen hainbat auto bertaratu ziren sugarrak itzaltzeko. Anbulantziak ere bertaratu ziren.

Istripuak N-1 errepidea ixtea eragin zuen. Zama handiak altxatzeko bi garabi ere izan ziren bertan bi kamioiak errepidetik kentzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea