Gizartea -

Jaioberrien unitatea

Donostiako haur goiztiarraren heriotza ikertuko du Fiskaltzak

Astelehenean hala egiteko eskatu zion Pazientearen Defendatzaileak. Hain justu, gai honetan "azkar eta arduraz" jokatu izana eskertu dio Defendatzaileak ministerio publikoari.

Donostiako Ospitalea. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Donostiako Ospitalea.
Donostiako Ospitalea. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Fiskaltza Nagusiak Donostiako Ospitalean, mediku akats baten ondorioz, hildako haur goiztiarraren kasua. Beste haurtxo batek bizirautea lortu zuen, baina ondorio larriekin.

Pazientearen Defendatzaileak egindako eskaeraren ondotik etorri dira Fiskaltzaren eginbideak. Donostiako Fiskaltza arduratuko da izapidetzeaz.

Bi haurtxoei anestesiko bat eman zieten, seruma beharrean. Osakidetzak onartu egin du sendagaiz nahastu zirela familiei emandako txosten batean. Horien abokatuek "akats justifikaezina" dela kritikatu dute, eta kalte-ordainak eskatu dituzte.

Ikerketaren berri izan ondoren oharra atera du Pazientearen Defendatzaileak. Agirian Fiskaltzari eskertu dio auzi horretan "azkar eta arduraz" jokatu izana, eta espero du "justizia egotea" eta halakoak "berriro ez gertatzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Umeak Donostia Ospitalea