Gizartea -

Kursaalen

Familia ugarien V. Euskal Kongresua arrakatsua izan da

'Ausarten denbora' lelopean egin dute eta familien coaching-ean oinarrituta egon da. Bertan familiako kide bakoitzaren "onena" ateratzeko estrategiei eta tresnei eman diete garrantzi gehien.

Familien coaching-a landu dute Donostiako Konferentzian. Argazkia: EITB.
Familien coaching-a landu dute Donostiako Konferentzian. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familia ugarien V. Euskal Kongresua, Hirukidek antolatuta, larunbat honetan egin dute Kursaalen eta "arrakastatsua" izan da, eskainitako 290 lekuak eta haurreskolako 300 plazak bete egin dira.

Hala ere, antolatzaileek deitoratu egin dute "lehen aldiz" erakundeetako ordezkaririk egon ez izana, Juan Mari Izagirre Donostiako alkatea eta Martin Garitano ahaldun nagusia ez baitira bertara joan.

'Ausarten denbora' lelopean egin dute eta familien coaching-ean oinarrituta egon da eta Leopoldo Abadiiak eta Santiago Aldekoak hitzaldiak eman dituzte. Lehengoak "familian ematen diren hartu-emanak" titulatutako hitzaldia eman du ta bigarrenak, aldiz, "krisi garaian zoriontsu izatea" gaia jorratu du.

Konferentzian gurasoei familiako kide bakoitzaren "onena" ateratzeko estrategiak eta tresnak erakutsi dizkiete, baita familiaren ahalmenak krisi garaietan hobetzeko moduak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea