Gizartea -

DENBORALEA

Donostiako Pasealeku Berria itxita egongo da ostiral eta larunbatean, denboraleagatik

Denboralearen ondorioz Donostiako Pasealeku Berria itxi egin beharko dute ostiral eta larunbat honetan. Euria, haizea eta olatu handiak espero dira.

Donostiako Pasealeku Berria. Argazkia: Joseba Ona EiTBko erabiltzailea
Donostiako Pasealeku Berria.
Donostiako Pasealeku Berria. Argazkia: Joseba Ona EiTBko erabiltzailea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Pasealeku Berria itxita egongo da ostiral eta larunbat honetan, denboralea dela eta, oinezkoentzako salbu, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Ostiral eguerditik larunbat eguerdira bitartean, Babes Zibilak abisu horia ezarriko du euriteengatik eta, ostiralean, gaueko bederatzietatik larunbat eguerdira arte, baita haizeagatik ere.

Gainera, ostiral eguerditik gaueko bederatzietara bitartean abisu horia egongo da indarrean, olatu handiengatik, eta gaueko bederatzietatik larunbateko gaueko hamabiak arte, berriz, laranja bihurtuko da.

Hori dela eta, Pasealeku Berria itxita egongo da ibilgailuentzat ostiralean arratsaldeko ordu biak arte, baina oinezkoek kontu handiz ibli beharo dute. Ostiral arratsaldeko ordu bietatik larunbat gauerdira arte, berriz, pasealekua itxita egongo da ibilgailuentzat zein oinezkoentzat. Era berean, Leizaola pasealekurako (Zurriolako Espigoia) eta Haizearen orrazia pasealekurako sarrerak itxiko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia bideoak Gipuzkoako albisteak Alerta meteorologikoak argazkiak Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kantauri itsasoa albisteak