Gizartea -

Gertakaria

Gazte bat larri zauritu da Bilbon, ustez pisukideak labankadak emanda

Zauritua Gurutzetako Ospitalean ingresatuta dago, hiru labankada jaso zituen. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da, baina oraingoz ez dute inor atxilotu.

Gazte bat larri, ustez pisukide batek labanaz erasota. Argazkia: Luis Calabor
Gazte bat larri, ustez pisukide batek labanaz erasota. Argazkia: Luis Calabor
Gazte bat larri Arangoitin (Bilbo), pisukideak labankadak emanda

00:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mutil gazte bat larri zaurituta dago Gurutzetako Ospitalean, ustez pisukideak hainbat labankada eman eta gero.

Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez gertakaria atzo gaueko 22:30 aldera jazo zen Bilboko  Arangoiti auzoko pisu batean. Biktima eta beste pertsona bat, antza bere pisukidea, borrokan hasi ziren eta labankadekin amaitu zen liskarra.

Ustezko erasotzaileak hiru labankada eman zizkion gazteari eta ondoren ihes egin eta erabilitako arma zuria inguruko edukiontzi batzuetan utzi zuen. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da, baina oraingoz ez dute ustezko erasotzailea atxilotzea lortu. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea