Gizartea -

LURRIKARA GEHIAGO

19 lurrikara izan dira 12 orduan, Nafarroan

Atzoko 22:00etatik gaurko 10:31 aldera arte izan dira mugimenduak eta epizentroa Lizoainen, Esteribarren eta Egues bailaran izan dute.

Atzoko 22:00etatik gaurko 10:31 aldera arte izan dira mugimenduak.
Atzoko 22:00etatik gaurko 10:31 aldera arte izan dira mugimenduak.
Atzoko 22:00etatik gaurko 10:31 aldera arte izan dira mugimenduak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Institutu Geografikoak 19 lur mugimendu berri erregistratu ditu azken 12 orduan. Gehienek Lizoainen izan dute epizentroa eta 1,6 eta 2,8ko indarra izan dute Richter eskalan.

Atzoko 22:00etatik gaurko 10:31 aldera arte izan dira mugimenduak, Lizoainen, Esteribarren eta Egues bailaran.

Azken orduotako lurrikara hauek are ezinegon handiagoa sortu dute herritarren artean. Izan ere, asteak daramatzate lurrikarak izaten inguru horretan bertan. Gogorrena, urriaren 1ean, Richter eskalan 4,6koa. Honelaxe grabatu zuten lurrikara Iruñeko kamera batek:

Así ha temblado la tierra en Pamplona esta noche
Así ha temblado la tierra en Pamplona esta noche
Así ha temblado la tierra en Pamplona esta noche

0:34
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lurrikarak