Gizartea -

Tratu txarrak

Gorenak erasotzaileen identitatea argitaratzeari babesa eman dio

Gorenak informazio askatasunari eman dio lehentasuna, eta eraso fisikoak eta psikologikoak "gizartearentzat nahikoa garrantzia duten gaiak direla" uste du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko lehenengo salak eraso fisikoak eta psikologikoak "gizartearentzat nahikoa garrantzia duten gaiak direla" uste du, eta hortaz, albistegietan komunikabideek indarkeria matxistagatik akusatuta daudenen identitatea argitaratzea justifikatuta dagoela esan du.

Epaiak, Oinarrizko Eskubideen kasazioko errekurtso bat ebatzi du, erasotzaileak "La Región" egunkaria salatu ostean. 2004an tratu txarren prozedura batean inplikatuta egoteagatik bere izena, abizenak eta argazkia argitartzeagatik salatu zuen egunkaria.

Bere intimitate eta ohorearen aurka egin zutela iritzi zuen akusatuak, baina justizia ez zen ados egon. Bere salaketa atzera bota zuten eta probintzia auzitegiak berretsi egin zuen beranduago.

Gorenarentzat "delituek aparteko garrantzia dutenean, justifikatuta dago interes publikoa, eta atxilotuen identitatea argitaratzea, izenaren lehen hizkiak soilik jarri beharrean". Kasu honetan, tratu txarrak "gizartearentzat aipagarriak eta interesgarriak" direla uste du.

Gorenak informazio askatasunari ematen dio era honetan lehentasuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea