Gizartea -

Kanariak

Itsaspeko erupzio bat baieztatu dute zientzialariek Hierron

Restinga herritik 5 bat kilometrora erupzio bat jazo dela baieztatu dute bolkanologoek. Fenomenoa ez da herritarrentzako arriskutsua izan.

Los Roquilloseko tunela itxita Hierron. EFE
Los Roquilloseko tunela itxita Hierron
Los Roquilloseko tunela itxita Hierron. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Restinga herritik (Hierro, Kanariar uharteak) 5 bat kilometrora goizean itsaspeko erupzio bolkaniko bat jazo dela baieztatu dute bolkanologoek.

Juan Manuel Santana Kanarietako Gobernuaren Larrialdi zuzendari nagusiak prentsaurrekoan azaldu duenez, erupzioa ez da herritarrentzako arriskutsua izan eta arrantzaleek lan egiten jarraitu dute. Hala ere, Merkataritzako Ontzidiak lau miliako segurtasun zona bat ezarri du erupzioaren inguruan.

Magmaren presioak behera egin du erupzioaren ondorioz, eta lurrikarek ere indarra gal dezakete, baina beste erupzio bat kostaldetik gertu gertatzea ez dute baztertu zientzialariek, nahiz eta probabilitate txikia izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea