Gizartea -

ARABA

Pertsona baten gorpuzkiak aurkitu dituzte Gasteizko Etxezaharra parkean

Zenbait hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, iaztik Gasteizen falta den 43 urteko gizonezko batenak izan daitezke. Ertzaintzak hipotesi hori baieztatu du.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizen, pertsona baten gorpuzkiak aurkitu zituzten atzo Etxezaharra parkean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Zenbait hedabideren arabera, hildakoa Santiago Golderas izan daiteke, iaztik falta den 43 urteko gasteiztarra. Ertzaintzak jakinarazi duenez, desagertutako gasteiztarra izan daitekeela "dirudi".

Santiago Golderas kafe bat hartzera irten zen 2019ko urriaren 4an eta ez zen etxera itzuli.

Hilotza atzo 13:30 aldera topatu zuten Etxezaharra parkean, trenbidearen alboan. Garbiketa lanak egiten ari ziren langile batzuek aurkitu zuten.

Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du hildakoaren identitatea argitzeko, eta noiz eta nola hil zen zehazteko.

Autopsiak argituko du gorpuzkiak iaztik falta den gasteiztarrarenak diren ala ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Araba EAE Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak