Gizartea -
Sumendi alerta
Bi lurrikara egon dira Hierron itsaspeko erupzioaren ostean
Bi lurrikarak goizaldean gertatu dira eta Richter eskalan 1.6 eta 2.3 gradukoak izan dira.
Erredakzioa
Institutu Geologikoak bi lurrikara atzeman ditu bart Hierroko hegoekialdean, atzo Restinga herritik bost kilometrotara itsaspeko erupzioa gertatu ostean.
Institutu Geologikoak euren web orrian nabarmendu dituzte bi lurrikarak. Lehenengoa Richter eskalan 1.6 gradukoa, goizeko 01.04etan 12 kilometroko sakoneran gertatu da. Bigarrena 06.02tan, 2.3 gradukoa 10 kilometroko sakoneran.
Itsaspeko erupzioak ez du arriskurik eragiten Hierroko biztanleentzat. Lurrikarak gutxitzea eragin dezake eta zientzialariak bilakaera oso gertutik jarraitzen ari dria.
Agintariek arrisku horia mantentzen dute eta gaur lur jausien arriskuagatik itxita zegoen Roquillos tunela berriz irekitzea aztertuko dute.