Gizartea -

Osasuna

Zergatik hartu gripearen txertoa beste urte batzuetan hartu ez baduzu?

Egungo COVID-19aren pandemia-egoerak argi utzi digu lehentasuna osasuna dela, norberarena eta guztiona.

COVID-19aren pandemiak markatutako gripearen aurkako txertaketa-kanpaina
COVID-19aren pandemiak markatutako gripearen aurkako txertaketa-kanpaina
COVID-19aren pandemiak markatutako gripearen aurkako txertaketa-kanpaina

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun arloko aditu eta erakunde guztiak, MOE barne, bat datoz esatean aurten funtsezkoa dela, besterik ez baitago, gripearen aurkako txertoa hartzea COVID-19aren pandemiaren egungo testuinguruan. "Gripearen aurkako txertoa beti da gomendagarria, baina, bereziki, aurten garrantzitsua da gripea eta COVID-19 aldi berean ez hartzeko", adierazi du Miren Basaras EHUko mikrobiologiako irakasle eta ikertzaileak.

"Inork ez daki oso ondo zein izango den gripearen eragin epidemikoa, urtez urte aldatzen baita, baina egia da hartzen ari garen neurriek (eskuak garbitzea, maskarak eta pertsonen arteko distantzia fisikoa) gripearen birusa kontrolatzen lagunduko dutela, gripea, koronabirusa bezala, arnas bidez transmititzen baita.

Hala ere, hotza iristearekin batera, urtero gripeak milaka kasu larri eragiten ditu, ospitale-arreta behar dutenak, eta bigarren fronte bat gehitzen du koronabirusaren ospitaleratzeek jada presionatuta egongo liratekeen osasun-sareetan; "kolapso hori egon ez dadin eta kasu larrienak tratatzeko orduan mediku eta erizainei zailtasun handirik eragin ez diezaien, oso garrantzitsua da txertoa jarrita izatea, batez ere azpiko gaixotasun medikoak dituzten pertsonen edo adinekoen artean".

Ildo horretan ere Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak gogorarazi du, txertoa dela gripearen hedapena mugatzeko eta, ondorioz, ospitaleratzeak edota heriotzak saihesteko tresna bakarra.

BIDEOA: Pilar Lekuona: ''Gripearen txertoak ospitaleratzeen % 11 ekiditen ditu'' 

Pilar Lekuona: ''Gripearen txertoak ospitaleratzeen % 11 ekiditen ditu''
Pilar Lekuona: ''Gripearen txertoak ospitaleratzeen % 11 ekiditen ditu''
Pilar Lekuona: ''Gripearen txertoak ospitaleratzeen % 11 ekiditen ditu''

6:18

Gainera, batzuetan gaixotasun baten eta bestearen sintomak nahasi daitezke, alarma piztuz eta sistema kolapsatu dezakete. "Bi gaixotasunek sintomak partekatzen dituzte, hala nola sukarra, eztul lehorra eta giharretako mina; horregatik, horiek agertzeak zalantza eragin dezake zein gaixotasun den; usaimena edo dastamena galtzea egungo koronabirusaren berezkoak dira".

BIDEOA: Nola bereizi katarroa eta COVID-19a? 

Nola bereizi katarroa eta COVID-19a?
Nola bereizi katarroa eta COVID-19a?
Nola bereizi katarroa eta COVID-19a?

3:10

Erantzun beharreko beste galdera bat da ea bi gaixotasunek elkarrekintzarik izan dezaketen. "Ez dakigu eman daitekeen ala ez, baina litekeena da eta, seguruenik, patologia edo kaltea askoz ere handiagoa izatea; horregatik, oso garrantzitsua da sintomak dituzten pertsonak ahalik eta lasterren identifikatzea", azaldu du irakasleak. Ondorioz, lehen mailako arretako zentroetan test azkarren bidez bi antigenoak detektatzea funtsezkoa izango da gripea eta COVID-19 diagnostikatzeko.

Gorka Orive zientzialari eta EHUko Farmaziako irakaslearen ustez, baheketa masiboek "biztanleria garbitu dezakete positiboak eta negatiboak direnen artean". Prebentziozko baheketak dira, asintomatikoen kopurua aztertzeko eta transmisio-kateak saihesteko, "pertsona jakin batzuk konfinatzen" lagunduko baitu.

Txertaketa-estaldurarik handiena

"Argi dago estaldura tasa gure erkidegoan segun eta zein taldetan ez dela oso altua, esate baterako, adineko pertsonetan % 60tik gora hartzen dute txertoa, baina denak ez dira txertatzen eta hori arazo bat da", azaldu du Basarasek. Mikrobiologoaren hitzetan, haurdun dauden emakumeen artean estaldura ez da % 40ra heltzen. Osasun langileen artean, berriz, estaldura  eskasa da, % 30ekoa da.

"Hiru talde oso garrantzitsu dira txertatuak egon behar direnak jasan ditzaketen ondorioengatik eta osasun langileen kasuan gaixotasuna ez transmititzeko espero da estaldura horiek igotzea", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke baita ere: Nori komeni zaio gripearen aurkako txertoa jartzea?

COVID-19ak markatutako gripearen aurkako kanpainak, nola ez, funtsezko aldaketak eta salbuespenezko neurriak dakartza. Hala, aurten, osasun-zentro bakoitza 65 urtetik gorako pertsonekin eta arriskuko pertsonekin harremanetan jarriko da txertaketa-eguna adosteko; beraz, ez da beharrezkoa izango telefonoz deitzea.

Gainera, gripearen aurkako txertoa anbulatorioetatik kanpo emango dute, udalek utzitako gune publikoetan.

Helburua bera da oraindik: lehen mailako arretako osasun-zentroak kolapsatzea saihestea, COVID kasu arinak artatzen baitituzte eta positiboen jarraipena egiten baitute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Araba EAE albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa