Gizartea -

Koronabirusa

Espainiako Gobernuak eta erkidegoek elkarrekin aztertuko dute pandemiaren kudeaketa

Eusko Jaurlaritzak ez du onartu lantaldean parte hartzea, "zentralizazioa" lortzeko "beste pauso bat" dela iritzita.

Salvador Illa Osasun ministroa. Argazkia: Efe
Salvador Illa Osasun ministroa. Argazkia: Efe
Salvador Illa Osasun ministroa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak eta erkidegoek lantalde bat osatzea adostu dute COVID-19aren pandemiaren kudeaketaren ebaluazio independentea egiteko baldintzak zehazteko, horrekin zaintza epidemiologikoa, osasun publikoaren zerbitzuak eta arreta sistema osoa indartzeko erabakiak hartze aldera.

Eusko Jaurlaritzak ez du onartu lantaldean parte hartzea, "zentralizazioa" lortzeko "beste pauso bat" dela iritzita.

Lantaldearen sorkuntza erkidego guztiek babestu dute, EAEk izan ezik, gaur egin duten Lurralde arteko Kontseiluaren bileran, Osasun Ministerioko iturrietatik jakinarazi dutenez.

Silvia Calzon Estatuko Osasun Idazkaria izango da taldearen buru, eta erkidegoek ordezkari bana izango dute, tokian tokiko Osasun sailek erabakita.

Osasun Ministerioak prentsa-ohar batean azaldu duenez, koronabirusaren kudeaketaren auditoria independentea egiteko elementuak zehaztuko ditu lantalde horrek.

Hilabeteko epea dute ondorioak bildu eta Lurralde arteko Kontseilura eramateko.

 Jaurlaritzaren ezezkoa

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, dagoeneko hasi du azterketa prozesu propioa, eta EAEn egin behar dela uste du.

Ekimen horretan parte hartu ez arren, erabakia errespetatzen duela eta "orain arte bezala" lankidetza izaten jarraituko duela gaineratu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa