Gizartea -

Barajaseko istripua

Spanairreko teknikoen lana egokia izan zen txosten bat ustez

Istripuagatik inputatuta dauden mantentze-lanetarako teknikariak ez zutela hegazkina arriskuan jarri dio txosten berri batek. Istripuan 154 lagun hil ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2008ko abuztuan gertatu zen Spanairreko hegazkin istripuagatik inputatuta dauden mantentze-lanetarako teknikarien lana egokia eta zuzena izan zela dio txosten batek. 154 lagun hil ziren istripuan, baina teknikariek ez zutela hegazkina arriskuan jarri dio kasua daraman epaileari igorri dioten ikerketa honek.

Aireontzien mantentze-lanak egiten dituen teknikari batek eta bi ingeniarik egin dute 100 orriko txostena, inputatuen defentsak eskatuta.

Txostenak ondorioztatzen duenaren arabera, "ez dago harreman zuzenik mantentze-lanen profesionalen ekintza eta hegazkinaren istripuaren artean", eta euren lanak "hegazkina arriskuan jarri zezakeen inongo jazoerarik ez zuen izan".

Adituek diote istripua baino lehen egin ziren mantentze-lanek "euren lana arautzen duten prozedura guztiekin" bete zutela.

Kasu honengatik Spanairreko mantentze-lanetako bi teknikari eta konpainiako hiru zuzendari inputatuta daude, hilketa eta zuhurtziagabekeriazko delituak egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea