Gizartea -

Trafiko istripua

Gizon bat oso larri zauritu da autoa errepidetik irtenda, Urkabustaizen (Araba)

Bere ibilgailua errepidetik atera da, eta barruan harrapatuta geratu da gidaria. Erreskatatua izan ondoren, ospitalera eraman dute, oso larri.

Istripua Urkabustaizen (Araba). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Istripua Urkabustaizen (Araba). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
45 urteko gizon bat oso larri zauritu da autoa errepidetik aterata, Urkabustaizen

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

45 urteko gizon bat oso larri zauritu da Urkabustaizen (Araba), gidatzen ari zen autoa errepidetik irtenda, Segurtasun sailaren iturriek esan dutenez.

Istripua 18:20an izan da, igandean, A-2521 errepidean, Urkabustaizen, Gasteizko noranzkoan. Ibilgailua errepidetik irten da eta gidaria barruan harrapatuta geratu da.

Erreskatatua izan ondoren, gizona ospitalera eraman dute anbulantzia batean, oso larri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak