Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia ezarri dute Gipuzkoan, eurite iraunkorrengatik

Metro koadroko 60 litro baino gehiago pilatu daitezke 24 ordutan Gipuzkoako zenbait tokitan, bereziki ekialdean.

Egun euritsua Donostian. Artxiboko argazkia.
Egun euritsua Donostian.
Egun euritsua Donostian. Artxiboko argazkia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du 18:00ak arte Gipuzkoan, prezipitazio iraunkorrengatik.

Atzo 18:00etan hasi eta gaur 18:00ak arte, metro koadroko 60 litro baino gehiago pilatu daitezke Gipuzkoako zenbait tokitan, bereziki ekialdean. Ipar isurialdeko gainerako lekuetan, metro koadroko 40-60 litro pilatu daitezke 24 ordutan.

Prezipitazioa hegoaldera iritsiko bada ere, ahulago eta tartekatuago egingo du.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, asteazkenean, ipar-mendebaldeko haizea bizi-bizi ibiliko da, eta tarteka indartsu joko du kostaldean eta Ebro ibarrean. Tenperaturak koska bat behera egingo du, baliteke elurraren maila 1.400 metro inguruan kokatzea eta Pirinioetan beherago ere zurituko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Ingurumena Ekaitzak Udazkena