Gizartea -
Energia
Arabako gas-hobiak 60 urtez hornituko du Euskadi
Gasaren presentzia antzeman dute egindako prospekzioek. Euskadik urtean kontsumitzen duen gas kantitatea 60 aldiz aurkitu dute meategian.
Erredakzioa
Arabako lautadan egindako prospekzioek antzemandako gasak Euskadi 60 urtez eta Espainia osoa bost urtez hornitzeko balioko luke.
Patxi Lopez lehendakariak eta Bernabe Unda Industria sailburuak urkikuntzaren berri eman zuten ostiralean eta Dallasen (AEB) HEYCO konpainiaren gas lantegi batean izan dira.
"Gran Enaran esplorazioak egin ditugu, guztira 14 prospekzio, horietako 13k mila milioi metro kubiko gas dagoela esan digute, Euskadik 60 urtetan beharko lukeena", adierazi du Lopezek. AEBetan bidaia ofiziala egiten ari da lehendakaria.
100 milioi euroko inbertsioa
Horregatik, aurkikuntza behin betiko baieztatzeko bi prospekzio berritan 100 milioi euroko inbertsioa egingo du Eusko Jaurlaritzak.
Gas naturala euskal energia eskariaren % 42 da egun. Datorren hamarkadan gasa erregai nagusia izango da, Eusko Jaurlaritzako arrikuspenen arabera.