Gizartea -
LX. Eleberri Planeta Saria
Javier Mororen 'El imperio eres tú' eleberriak Planeta Saria jaso du
Inmaculada Chacon idazle extremadurarra finalista izan da "Tiempo de arena" lanarekin.
Erredakzioa
Javier Moro Madrilgo idazleak irabazi du LX. Eleberri Planeta Saria "El imperio eres tú" lanarekin eta 601.000 euro jasoko ditu. Inmaculada Chacon finalista izan da "Tiempo de arena" lanarekin eta hori dela eta, 150.250 euroko saria jasoko du.
Bi idazleak goitizenarekin aurkeztu dira sarira: Morok Agustin San Jose ezizena hartu du eta "El Emperador del fin del mundo" gezurrezko izenburuarekin aurkeztu zuen lana, Pedro I.a, Brasileko enperadoreari buruzko kritika zehatza; Chaconek Manila ezizena hartu du eta "La flor del nilad" gezurrezko tituluarekin aurkeztu zuen lana, XIX. mende amaieran eta XX.aren hasieran hiru ahizpek emakumeen aldeko eskubideen aldeko borrokan girotuta.
Epaimahaiak gauerdia baino minutu batzuk lehenago eman zuen jakitera saria Bartzelonako Palau de Congresos de Catalunyan.
Javier Moro (1955, Madril), bidaien inguruko literaturan espezializatu da. Familian ezagutu zuen giro hori, aitarekin bidaiatzen baitzuen Afrika, Asia eta Ameriketatik zehar, hegazkin konpainia batean egiten baitzuen lan. Bere osaba gainera, Dominique Lapierra idazle frantsesa da.
Bere azken bi lanak Indian girotuta daude. "Pasión India" (2005) eta "El sari rojo" (2008), Sonia Gandhi eta Nehru familiaren inguruko istorioa.
Bestalde, sariko finalistak, Inmaculada Chaconek, bere ahizpa bikiarekin oso harreman estua izan du beti, Dulce Chaconekin (2003an hil zen). Bere ahizparen ametsa bete zuen eta printzesa azteka baten eta konkistatzaile espainiar baten arteko istorio bat idatzi zuen. 2005ean "La princesa india" lana argitaratu zuen, bere ahizpari eginiko omenaldia.