Gizartea -

Gertaera

Hil da Amurrioko abioneta istripuan zauritutako gaztea

24 urteko Zaratamoko auzokidea larri zauritu zen ostiralean, motorreko arazo batengatik zihoan abioneta lurrera erori zenean.

Bi lagun zihoazen lurrera eroritako hegazkin txikian. Argazkia: EITB
Bi lagun zihoazen lurrera eroritako hegazkin txikian. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostiralean Amurrion izandako abioneta istripuan zauri larriak jaso zituen 24 urteko gaztea hil da bart, Gurutzetako Ospitaleak jakitera eman duenez. Zaratamoko (Bizkaia) auzokidea Anestesia Suspertze Unitatean zegoen ospitaleratuta. Buruan traumatismo bat zuen eta bere egoera oso larria zen.

Lurrera eroritako hegazkin txikian beste lagun bat zihoan: 27 urteko beste gazte bat, hegaldi irakaslea, ostiralean bertan istripuaren unean hil zena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea