Gizartea -

PERTSONEN SALEROSKETA

Pornoaren kontsumoa murriztea eskatu du Elizaldek salerosketari aurre egiteko

Gasteizko gotzainak "heziketa afektibo-sexual osasuntsu baten alde lan egiteko" deia egin du eta "pertsonen salerosketaren aurka aktiboki borrokatzeko" eskatu die erakunde publikoei.

Gasteizko gotzaina, Juan Carlos Elizalde. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Gasteizko gotzaina, Juan Carlos Elizalde.
Gasteizko gotzaina, Juan Carlos Elizalde. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko gotzain Juan Carlos Elizalderen ustez, gazteen pornografia kontsumoa handitzea da pertsonen salerosketaren hazkundearen arrazoietako bat, eta "heziketa afektibo-sexual osasuntsu baten alde lan egiteko" deia egin du, horri aurrea hartzeko.

Urriaren 18a Pertsonen Salerosketaren aurkako Europako Eguna izan dela eta, pornografian jarri du arreta gotzainak. Elizalderen esanetan, "salerosketa hazteko arrazoi nagusietako bat da" pornografia, eta konfinamenduan gazteen artean kontsumoa handitu egin dela gaineratu du.

Horren aburuz, pornografia kontsumitzen duten milaka gazteak ez dira jabetzen askatasuna kendu eta prostituzioa eta pornografia bezalako esklabotza egoerara behartuta dauden "emakume eta adingabe askori egiten dieten kalteaz".

Arabako hiriburuko gotzainak adierazpen politikoetan ez geratzea eta "pertsonen salerosketaren aurka modu aktiboan borrokatzea" eskatu die erakunde publikoei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Kontsumoari buruzko albisteak Erlijioa Vatikanoko azken ordukoa