Gizartea -

ERASOA

Autobus-gidari bati eraso egin diote Donostian, atea ez zelako irekitzen

Erasoa larunbatean gertatu zen, 22:00ak aldera, Donostiako Gros auzoan. Ekialdebuseko langileek elkarretaratzea egingo dute ostegunean, Gipuzkoako hiriburuan, erasoa salatzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan larunbatean, bidaiari batek autobus-gidari bati eraso egin zion Donostiako Gros auzoan, autobusetik jaistera zihoanean atea ez zelako irekitzen. Ekila-ko enpresa batzordeak elkarretaratzea egingo du ostegun honetan Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, erasoa salatu eta Ekialdebuseko autobus-gidariari babesa adierazteko.

LAB sindikatuak azaldu duenez, erasoa larunbatean izan zen, 22:00ak aldera, Donostiako Gros auzoan, autobusa geltokira iritsi eta bidaiari bat autobusetik jaisten saiatu zenean. Atea, baina, ez zen irekitzen.

Hainbat saiakera egin ostean, gidariak atea irekitzea lortu zuen, baina bidaiariak, "oso haserre eta irain eta oihu artean, gidariak COVID-19tik babesteko duen manpara jo zuen", sindikatutik jakinarazi dutenaren arabera.

LABen esanetan, "zoritxarrez" ohikoak dira "gidarien aurkako erasoak, mehatxuak eta irainak", eta gogorarazi du abuztuan babes-neurriak eskatu zizkietela Gipuzkoako Foru Aldundiari eta enpresari, baina biek "entzungor" egin zietela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Garraio publikoa gaur Donostiako Gros auzoa