Gizartea -

KORONABIRUSA

PCR probak egiten hasi dira 13 eta 40 urte arteko Durangoko herritarrei

Bizilagunek telefonoz eskatu behar dute hitzordua, Landako zentrora edo Osakidetzako Osasun Kontseiluaren telefonora deituta. Emaitzak SMS bidez bidaliko dizkiete.

Landako gunea Durangon. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate.
Landako gunea Durangon
Landako gunea Durangon. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailak 13 eta 40 urte bitarteko Durangoko herritar guztiei eskatu die astearte honetatik aurrera PCR proba bat egiteko, koronabirusa duten egiaztatzeko.

Durangok 100.000 biztanleko 642 kasuko positibotasun tasa du, eta, beraz, baheketa selektiboa egitea erabaki dute.

Bizilagunek hitzordua eskatu behar dute, telefonoz, Landako zentrora (94 603 28 80) edo Osakidetzako Osasun Kontseiluaren telefono zenbakira (900 203 050) deituta.

Eskolatuta dauden 13 eta 18 urte bitarteko biztanleek (LH, DBH eta Batxilergokoak) ez dute aldez aurretik hitzordurik hartu behar osasun-zentroan, ikastetxeek adieraziko baitiete non eta noiz egin behar duten PCR proba.

Probak astearte honetan hasiko dira, 16:00etatik aurrera, Landako pabiloian, eta, ziurrenik, urriaren 27an amaituko dira. Emaitzak SMS bidez bidaliko zaizkie herritarrei.

Ez da asteartetik Durangon egiten den baheketa bakarra izango, Bizkaiko Foru Aldundiak gaurtik aurrera egingo baitizkie PCR probak Durangaldeko egoitzetako langileei eta, lehen aldiz, zentro horiek bisitatzen dituztenei.

Foru Aldundiko erantzun azkarreko taldeek Durangoko 10 egoitzetako eta eguneko arretarako 6 zentroetako 511 profesional deitu dituzte astearte honetan, eta asteazkenerako 311 pertsona deitu dituzte Bizkaiko inguru horretako zentroetan edo beste zentro batzuetan bizi direnak bisitatzeko, Foru Aldundiak jakitera eman duenez. Kasu horretan, probak Durangoko Elkartegian egingo dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Durango Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa