Gizartea -

KORONABIRUSA

Osasun Sailak baheketa masiboak hasiko ditu asteazken honetan Ordizian eta Zaldibian

Jakintza Ikastolako, Oianguren Institutuko eta Goierri Eskolako ikasleek ez dute aldez aurretik hitzordurik hartu behar osasun zentroan, euren ikastetxeak adieraziko baitie non eta noiz egin proba.

Osakidetzak bigarren baheketa masiboa egingo du Ordizian. Argazkia: EiTB
Osakidetzak bigarren baheketa masiboa egingo du Ordizian.
Osakidetzak bigarren baheketa masiboa egingo du Ordizian. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuak asteazken honetan hasiko dituzte baheketak Ordizian eta Zaldibian (Gipuzkoa), eta PCR probak egitera deitu dituzte 13 eta 40 urte bitarteko herritarrak.

Jakintza Ikastolako, Oianguren Institutuko eta Goierri Eskolako ikasleek ez dute aldez aurretik hitzordurik hartu behar osasun zentroan, euren ikastetxeak adieraziko baitie non eta noiz egin PCR proba.

PCR probak egiteko gunea Ordiziako Beti Alai pilotalekuan jarriko dute asteazken honetatik ostiralera bitartean. PCR probak 13:00etatik 20:00etara egingo dira. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da Ordiziako Osasun Zentrora (943 007 635) edo Osasun Kontseilura (900 203 050) deituta.

Proba egitera joaten diren pertsonek, COVID-19rako PCRaren lagina hartu ondoren eta emaitza ezagutu arte, harreman sozialeko jarduerarik ez egitea eta maskararen erabilerari eta segurtasun-distantziari eustea komeni da.

Guztiek 72 ordu baino gutxiagoko epean jasoko dituzte egindako probaren emaitzak, SMS bidez, positiboa zein negatiboa izan (horretarako, telefono mugikorraren zenbakia utzi behar dute). Positiboa bada, gainera, telefonoz deituko zaio. PCR egiteko 72 orduko epea igaro eta emaitzarik jasotzen ez bada, osasun-zentroko telefonora deitu beharko dute.

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak izanez gero (sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea), etxean isolatu eta osasun-zentrora deitu behar dutela.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa EAE Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Ordizia bideoak Eguneko albisteak Osasun albisteak Erizainak azken ordukoa Koronabirusa olatu berria Goierri