Gizartea -
Gipuzkoa
Gizon baten gorpua aurkitu dute Brinkola ibaian, Legazpin
Gorpua 13:45 aldera topatu dute eta, uretatik atera ondoren, Donostiako Auzitegi-medikuntza Institutura eraman dute.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak gizonezko baten gorpua aurkitu du arratsaldean Brinkola ibaian, GI-630 errepidearen alboan, Legazpin (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gorpua 13:45 aldera topatu dute eta, uretatik atera ondoren, Donostiako Auzitegi-medikuntza Institutura eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea