Gizartea -

40-49 urteko emakumeei

Osakidetzak mamografiak egingo dizkie aurrekariak dituzten emakumeei

Lehen graduko ahaideren batek minibizia izan duen kasuetan, mamografiak egingo dizkiete 40-49 urteko emakumeei. Urtean 1.175 bularreko minbizia kasu diagnostikatzen dira EAEn.

Urtean 1.175 bularreko minbizia kasu diagnostikatzen dira EAEn. Argazkia: EITB
Bularreko minbizia kasuen %90 sendatu egiten dira, garaiz antzemanez gero

01:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Bengoa Osaun sailburuak jakinarazi duenez, joan den urriaren 10etik Bularreko Minbiziaren Detekzio Goiztiarreko Programa zabaldu egin dute, eta hala, lehen graduko ahaideren batek minibizia izan duen kasuetan, mamografiak egingo dizkiete 40-49 urteko emakumeei.

Rafael Bengoa Osasun sailburuak, Txelo Perez Gipuzkoako Aldundiko Ezintasunen Arretarako zuzendariak, Charo Beobide Katxalin elkarteko presidenteak eta Maria Jesus Mitxelena Onkologikoko medikuak eman dute prentsaurrekoa Donostian.

Ekimen honekin, lehen graduko ahaideren batek (ama, aita, neba-arreba, semea, alaba) minbizia izan duen kasuetan, mamografiak egingo dizkiete 40-49 urteko emakumeei, gaitza baztertu ala diagnostikatzeko, eta beharrezkoa den kasuetan tratamendua ezartzeko.

Osasun sailburuan esan duenez, abian jarri den neurri horri esker bularreko minbizia garatzeko arriskuan dauden 40 eta 49 urte arteko emakumeak identifikatu ahal izango dira, Osakidetzak eskura dituen errekurtso guztiak eskaini, eta gaitzari ahalik eta azkarren aurre egiteko.

Urtean 1.175 kasu diagnostikatzen dira

Bestalde, Mitxelena medikuak azaldu duenez, bularreko minbizia da EAEko emakumeek gehien pairatzen duten tumore txarra, batez beste 1.175 kasu diagnostikatzen dituzte urtean 100.000 biztanleko 84,8 kasu, alegia.

Halaber, EAEko emakumeetan hilkortasun tasa handiena duen tumorea da, urtean, batez beste, 295 heriotza izaten dira eta 100.000 biztanleko 17,3koa da heriotza tasa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea