Gizartea -

KORONABIRUSA

Errioxak konfinamendu perimetrala iragarri du ostiraletik aurrera

Concha Andreu Errioxako Gobernuko presidenteak aurreratu duenez, gainera, establezimenduak 21:00etan itxiko dituzte. Neurriak ostiral honetan sartuko dira indarrean.

Hainbat pertsona Logroñoko kaleetan zehar. EFEren artxiboko irudia.
Hainbat pertsona Logroñoko kaleetan zehar.
Hainbat pertsona Logroñoko kaleetan zehar. EFEren artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errioxako Gobernuak erkidegoaren sarrera eta irteera hamabost egunez mugatzeko erabakia hartu du, datorren ostiralean (urriak 23) hasi eta azaroaren 7ko 00: 00ak arte, koronabirusaren hedapena geldiarazteko, Concha Andreu Errioxako Gobernuko presidenteak iragarri duenez.

Horrez gain, Andreuk aurreratu du 21:00etan itxiko dituztela establezimenduak, farmaziak, supermerkatuak eta antzerki eta zinema jarduerak izan ezik, bai eta premia biziko ondasunak eta zerbitzuak ematen dituzten beste establezimendu batzuk eta etxez etxeko janari-zerbitzua ematen duten establezimenduak ere (soilik zerbitzu hori emana ahal izango dute).

"Aurreikusita zeuden neurriei beste urrats bat eman behar diegu, irmoak izan behar dugu eta eskualde osoan jardun behar dugu", birusak gure erkidegoan izan duen hedapenari buruzko datu txarrak saihesteko.

Edukiera eta establezimenduen erabilera

Establezimenduen edukieren eta erabileraren murrizketa berriei dagokienez, establezimendu, merkataritza-lokal eta jendearentzat irekitako zerbitzuetan gehienez ere % 50eko edukiera ezartzen da.

Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan eta joko eta apustuetako guneetan, edukiera gehienez ere % 50ekoa izango da barruko espazioetan, eta % 60koa kanpoko espazioetan. Ezin izango da barran kontsumitu.

Mahaiek edo mahaien multzoek gutxienez 1,5 metroko tartea utzi beharko dute gainerako mahaiei edo mahaien multzoei esleitutako aulkietatik. Gehienez ere 6 pertsona eseri ahal izango dira mahai bakoitzeko edo mahai multzo bakoitzeko.

Errioxako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, "pandemia honen kontrolean denok bete behar dugu, gutxi batzuek huts egiten badute, nahiz eta gutxiengoa izan, guztiok huts egiten dugulako. Hau ez da jolas bat, bizitzez eta ospitaleko saturazioaz ari gara ", esan du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Erizaintza COVIDaren agerraldiak gaur Errioxa gaur