Gizartea -

INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, arma zuriekin egindako borroka batekin lotuta

Borroka asteazkenean izan zen, Lasesarre inguruko lokal batean. Atxilotua eta beste bi gazte ospitalera eraman behar izan zituzten.

Lasesarreko parkea, Barakaldo. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Lasesarreko parkea, Barakaldo.
Lasesarreko parkea, Barakaldo. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du beste bi gazterekin arma zuriz borrokatzeagatik. Borroka Lasesarre auzoaren inguruko lokal batean izan zen asteazkenean.

Barakaldoko Udalak jakitera eman duenez, atxilotua gorputzaren goialdea biluzik eta eskuak eta besoak odoletan zituela agertu zen Udaltzaingoaren polizia-etxean, eta ebaki horiek beste gazte batek lokal batean egin zizkiola esan zien.

Agenteak beste gizonaren bila joan zirenean, konorterik gabe eta zauri zorrotz batekin aurkitu zuten. San Eloy ospitalera eraman zuten, anbulantzian. Ingurua ikuskatzean, besoetan ebakiak zituen beste gizon bat ere aurkitu zuten, borrokan nahasita egon zena, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten.

Armen bila ari zirela, kuter bat eta odolez zikindutako labana bat aurkitu zituzten polizia-etxearen aurrean, eta, lokalera hurbildu zirenean, orratz bat aurkitu zuten loreontzi batean sartuta, borrokan erabilitakoa antza.

Polizia-etxera joan zen gizona atxilotu egin zuten, lekuko batek adierazi baitzuen hiru gizonak elkarren artean borrokan aritu zirela eta lehenengoak besteei eraso egin ziela. Udaltzaingoa gertatutakoa argitzen saiatzen ari da beste bi zaurituekin ere hitz eginda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak