Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroako mugak eta ostalaritza ixteko agindua berretsi du Auzitegiak

Kutsatzeen gorakada gelditzeko asmoz ezarritako neurri murriztaile berriak ostegun honetan sartu dira indarrean Nafarroan.

Nafarroak tabernak eta jatetxeak itxita daude. Argazkia: EFE
Nafarroak tabernak eta jatetxeak itxita daude.
Nafarroak tabernak eta jatetxeak itxita daude. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Nafarroako mugak, tabernak eta jatetxeak ixteko Maria Chiviteren Gobernuak emandako agindua.  

Edonola ere, epai-mahaiak ohartarazpena egin dio Nafarroako Gobernuari, eta jakinarazi dio aurrerantzean jarduteko modua aldatu beharko duela. Hau da, edozein neurri murriztaile ezartzeko Auzitegiaren oniritzia beharko du eta, beraz, neurriak indarrean sartu aurretik epaitegira jo beharko du Chiviteren Exekutiboak. Oraingoan, kontrakoa egin du: neurriak onartu ostean egin dio kontsulta epai-mahaiari.

Horrez gain, ebazpenak dio zazpi eguneko epea Nafarroako Gobernuak txostena igorri beharko duela Auzitegira pandemiaren bilakaera eta neurrien eraginkortasuna zein den azalduz.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Bilerak 6 pertsonara mugatzeko baimena ukatu dio Auzitegiak Jaurlaritzari

Kutsatzeen gorakada gelditzeko asmoz ezarritako neurri murriztaile berriak ostegun honetan sartu dira indarrean. Nafarroan sartzea edo irtetea debekatuta egongo da, ezinbesteko arrazoiengatik ez bada behintzat.

Halaber, tabernak eta jatetxeak itxi egin dituzte eta hainbat establezimendutan ordutegiak eta jarduerak mugatuta egongo dira, besteak beste, dendak eta aisialdirako instalazioak 21:00etarako itxita egon beharko dira eta eremu publikoan nahiz pribatuan gehienez sei pertsona elkartu ahalko dira.

Horrez gain, Iruñerrian, garraio publikoan edukiera erdira murriztuko dute, baita hilerrietan ere, azaroaren 1eko jaieguna dela eta.

Aipatu neurriak gutxienez azaroaren 4ra arte egongo dira indarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Jatetxeak Tabernak Koronabirusa Nafarroako JANren epaiak