Gizartea -
Gertakaria
Bikote bat atxilotu dute Malagan hiru hilabeteko haurra jipoitzeagatik
Umeak ospitalean ingresatuta jarraitzen du kolpeak jaso eta bederatzi egunera. 22 egun besterik ez zituenean ere tratu txarrak jasan zituen.
Erredakzioa
Poliziak bikote bat atxilotu du Velez-Malagan hiru hilabeteko semea jipoitzea leporatuta. Haurrak ospitalean ingresatuta jarraitzen du kolpeak jaso eta bederatzi egunera, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez.
Adingabea ekaina amaieran jaio zen eta 22 egun besterik ez zituenean aita atxilotu zuten umea jipoitzeagatik. Urriaren 10ean atxilotu zituzten senar-emazteak azken jipoiaren ondoren.
Malagako SUR egunkariak zabaldu duenez, haurrak hautsita zuen humeroa eta atzamarkadak zituen gorputz osoan. Andaluziako Gobernuak dagoeneko abiarazi du haurra gurasoengandik banatzeko prozesua.