Gizartea -

Erreskatea Donostian

Desagertutako bainulariaren bila jarraitzen dute Zurriolan

Gurutze Gorriak, Itsas Salbamenduko ontziek eta Ertzaintzaren helikoptero batek bilaketa lanetan jarraitzen dute. Itsasoaren egoera kaskarra lanak zailtzen ari da.

Desagertutako bainulari baten bila ari dira Zurriolan. EITB
Desagertutako bainulari baten bila ari dira Zurriolan
Gazte holandar bat desagertu da Zurriolako hondartzan

00:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Zurriola hondartzan bainatzen ari zen 19 urteko gazte holandarraren bila jarraitzen dute, gaur goizean erreskate lanei berriz ekin ostean herrizaingo sailak adierazi duenez.

Gurutze Gorriak, Itsas Salbamenduko ontziak eta Ertzaintzaren helikopteroak ari dira miaketa lanetan, Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako teknikoek koordinatutako bilaketan.

Atzo arratsaldeko hirurak aldean desagertu zen gaztea. Beste hiru lagunekin batera sartu zen uretan, denak holandarrak. Korronte batek urrundu zituen itsasbazterretik. Bik beren kabuz irtetea lortu zuten, hirugarrenak surfisten laguntza behar izan zuen uretatik ateratzeko eta laugarren bainularia desagertuta dago ordutik.

Bilaketa lanak hasi ziren ezbeharra gertatu eta segituan. Atzo gauean bertan behera utzi zituzten eta astearte goizean ekin diote berriz bilaketa lanei, gauean berriz ere gaztea bilatzeari utzita, Herrizango Sailak jakitera eman duenez.

Itsasoaren egoera kaskarra lanak zailtzen ari da. Donostiako udaletxetik hondartzaren "seinaleztapena" hobetzea pentsatzen ari dira, baina bainulariei ardura eskatzen diete.

Gazte honen heriotza konfirmatuz gero, aurten Zurriola hondartzan hil den hirugarren bainularia litzateke, zazpigarrena Gipuzkoako hondartzetan, gaur bertan Zumaian itota hil den bainularia kontutan hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea