Gizartea -

Itota hil da

52 urteko gizon bat ito da Zumaiako hondartzako uretan

Emakume batekin erreskatatu du surflari talde batek, baina bertara joan diren larrialdietarako zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gizonaren bizitza salbatzeko.

Un hombre fallece en Zumaia. Foto: EITB
Un hombre fallece en Zumaia. Foto: EITB
52 urteko azpeitiar bat hil da Zumaiako hondartzan

01:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

52 urteko gizon bat ito da Zumaiako Santiago hondartzako uretan, emakume batekin zegoela korronteak itsasbazterretik urrundu eta gero, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

15:15 aldera gertatu da ezbeharra: surflari talde batek bikote batek uretan arazoak zituela ikusi du. Laguntzera joan dira, baina uretatik ateratakoan, bertaratu diren larrialdietarako zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gizona salbatzeko.

Herrizaingo Sailak ez du bikotearen inguruko daturik eman; euskal herritarrak direla zehaztu du soilik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea