Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroako ostalariek ateak ireki ahal izatea eskatu dute

Azpimarratu dute ez direla kutsatzeen sorburua, eta gogorarazi 14.000 langile eta 4.500 autonomo daudela sektore horretan Foru Erkidegoan.

Ostalarien protesta Iruñean. Argazkia: Efe
Ostalarien protesta Iruñean. Argazkia: Efe
Ostalarien protesta Iruñean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako ostalariek, sektoreak Nafarroan dituen 18.000 langileen izenean, auto prozesioa egin dute Iruñean jatetxe eta tabernen itxiera salatzeko, eta ateak ireki ahal izatea eskatu dute, ez dutelako uste kutsatzeen sorburu nagusia direnik.

Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak eta Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkarteak (ANAPEH) deituta, ibilgailu karabana egin dute joan den ostegunean Nafarroako Gobernuak ateak ixtera behartu izanaren aurka protesta egiteko.

Beatriz Huarte ANAPEHren idazkari nagusiak adierazi duenez, eskaera nagusia "negozioak ireki ahal izatea da": "Kutsatzeen jatorri nagusia izan gabe egoera injustu baten erantzule egin gaituzte".

"Ostalaritzan izan diren agerraldien eta kutsatzeen portzentajea oso txikia da", azaldu du, eta gogorarazi sektore horretan 4.500 autonomo eta 14.000 langile daudela.

"Ezin ditugu lokalak itxita eduki, erabateko hondamendia da guretzat eta negozio hauen mende dauden familia guztientzat", adierazi du Huartek "egoera oso dramatikoak" bizi dituztela ohartarazi aurretik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Jatetxeak albisteak gaur Tabernak gaur Lan gatazkak Koronabirusa Zer egin daiteke Euskadin?