Gizartea -

Energia Araban

Zurezko kalefakzio amankomun bat sortzeagatik saritu dute Okina herria

Rehau enpresak martxan jarritako ekimen honek Valladoliden ospatzen den Berrikuntza Teknologikoko sari bat irabazi du bioenergia arloan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Okina herri txikia Valladoliden ospatzen den Expobionergia 2001 azokan saritua izan da. Sari honen irabazlea, herriko basoetatik lortutako zurarekin negurako kalefakzioa eta udarako ur beroa izatea ahalbidetu duen ekimena izan da.

Aurreko neguan jasotako faktura handiek Okinan bizi diren 21 herritarrak bildurtu zituzten, eta arazo hori kontuan hartuta, herrian zeukaten egur guztia energia iturri modura aprobetxatzea erabaki zuten.

Proiektu honen sortzaileek komunikatu batean azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Diputazioaren baimena lortu ostean jarri zen martxan ekimena. Ekimen hau bizilagunen egurra birrindu eta txikitzean datza, eta horren ondoren herri guztiko berogailuak piztuko dituen galdara batera bota.

Okinako kaleen kanalizazioak 18.000 euroko kostua izan du, eta sustatzaileen esanetan galdarak eta birrintzaileak ez dute kopuru hori gaindituko, beraz 35.000 euroren truke herri horretako biztanleek berogailua eta ur beroa izango dute.

Proiektu honen gestore teknologikoak esan du ezagutzen zituela Europako iparraldean egiten diren antzeko proiektuak, eta kasu honetan horrelako sistema bat martxan jartzea " nahiko samurra" zela.

Esta localidad, cuya economía se basa en la ganadería y la agricultura, cuenta además con otros avances tecnológicos como una báscula alimentada por energía fotovoltaica.

Abeltzaintzan eta nekazaritzan oinarritzen den herri honek ere bestelako aurrerapen teknologikoak ditu, hala nola energia fotovoltaikoz elikatzen den baskula bat

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea