Gizartea -

Gertakaria

Barakaldon pertsona bati sei labankada eman zizkion gizona kartzelara bidali dute

Larunbat goizean izan zen erasoa. Erasotzaileak sei labankada eman zizkion gizon bati. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak espetxera bidali du larunbatean Ertzaintzak Barakaldon (Bizkaia) hilketa saiakera egotzita atxilotutako 55 urteko gizona, Segurtasun sailak esan duenez. Biktimari sei labankada eman zizkion, eta ospitalera larri zaurituta eraman zuten.

Larunbat goizean izan zen erasoa. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da. Erasotzaileak sei labankada eman zizkion beste gizon bati —hiruna albo batean eta bizkarrean—. Larri zaurituta, Gurutzetako ospitalera eraman zuten.

Erasotzaileak ihes egin zuen. Handik gutxira, bere etxebizitzan atxilotu zuten ertzainek.

Goizean, epailearen aurrean jarri dute atxilotua, eta eguerdian, epaileak Basauriko espetxera bidaltzea erabaki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo EAE Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Espetxeen albisteak gaur